Argitaratze data: 2018/11/28

Hogeita hamazortzi urtez bertsogintzaren hazia eta euskararen argia Getxon eta Uribe Kostan ereiten jardun ostean, Getxoko Udalak, euskararako batzordearen proposamenez, aurtengo ARGIA EREITEN saria ALBEri eman dio. Eskerrik asko guzti-guztioi, eta sari honek eman diezagula bide beretik urte askoan jarraitzeko adorea!

Argitaratze data: 2018/11/26

Urteari amaiera borobila emateko bertso jirak antolatu ditugu: Abenduaren 2an Sopelan Aitor Mendiluze eta Julio Soto izango dira Oxabiren lagunekin batera eta 28an Erandion Andoni Egaña eta Imanol Uria Kulunkan taldearekin.

Argitaratze data: 2018/11/19

ALBEko Imanol Uriak eta Unai Mendiburuk laugarren eta seigarren egin zuten atzo, azaroaren 18an, Berriz jokatuta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. Herriko pilotalekuan eta Begoñe Olabarriak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma, Miren Amuriza, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitia. Puntu gehien Miren Amurizak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen.

Argitaratze data: 2018/11/13

Uribe Kostako komunikazio-taldeak, HIRUKAk, ekonomikoki bizi dituen une gaitzak arintzen lagunduko duten HIRUKAlagunak aurkitzeko asmoz, ALBEren laguntzaz, bertso-poteoa egingo da azaroaren 15ean, eguenean, Algortako Ajuria tabernatik abiatuta arrastiko 20:00etan.

Argitaratze data: 2018/11/05

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak egin ostean, erabakita geratu da finalaurrekoetan ze bertsolarik kantatuko duten. ALBEtik 4 bertsolari ibiliko dira, Jone Uria, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Unai Mendiburu. Gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

ALBEko Itxaso Paia laugarren geratu zen, eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Berriatuako Mendibarren frontoian eta Idoia Anzorandiak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ eta Oihana Bartra. Puntu gehien Oihana Bartrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.