AURTON KOPLA LEHIAKETA BERRIA, ALBEREN 40. URTEURRENEZ

Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

Kopla lehiaketarako izen ematea zabalik dago apirilaren 20ra arte. Printzipioz, egun bakarrean jokatuko litzateke, 2020ko ekainaren 20an (zapatua), hain zuzen ere. Finalaurrekoak arrastian egingo dira, bertso-poteo formatuan, eta finala ilundean Algortako Azebarrin.

Era askotara har daiteke parte:

- Koplari moduan aurkeztuta

- Gaijartzaile moduan aurkeztuta

- Epaile moduan aurkeztuta

- Antolatzaile moduan aurkeztuta (azken hau bateragarria gainerako hiru lanekin)

Edozein eratara esku hartzeko, gugana jo besterik ez daukazu: 
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 704 385

Zure begira gaude!!!