Argitaratze data: 2019/10/01
Argitaratze data: 2019/09/09

Irailaren 22an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak kolorez jantziko dira, doinu ederrez beteko. Bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak txirikordatu egingo dira, zinta zuri-gorri-berdeak zinta-dantzaren zutoinaren inguruan txirikordatzen diren antzera. HITZAREN DANTZAren aurtengo edizioak argi frogatuko du bosgarrenez euskal kultura transbertsalak ondo funtziona dezakeela, lokarria euskara denean. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

Argitaratze data: 2019/09/03

Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta finala azaroaren 16an jokatuko da, Izuritzen. 9 taldetan banatuta, maila ezberdinetako 34 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan.

Argitaratze data: 2019/09/02

Asteongo zapatuan, hilak 7, eta aspaldiko ohiturari eutsiaz, urteroko Errioxaldia eratu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Plan benetan erakargarria bertsozale proaktibo zein bertsolari isilgaitzentzako!!!  Animatu, ba, mahastien erresumako bertsoen nahas-mahasean murgiltzera!!!


Eguneko plana hamaiketakoa hartu, Guardian goiza pasatu, bazkaldu eta Bastidan arratsaldea pasatzea da. Hamaiketakoa eta bertaratzeko autobusa Elkartearen kontu izango dira.

Prezioa 35€-koa da pertsona bakoitzeko, baina langabeatuentzat 20€ izango dira.

Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi,  irailaren 5a, eguena, baino lehen. Hori bai, izena lehenbailehen emon behar da, autobusak jarleku kopuru mugatua deko eta.

Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

Argitaratze data: 2019/08/28