JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Uribe Kostako AEK-k antolatuta, txapelketako lehen fasea goizez jokatuko da, tabernaz taberna eta ALBEkideen bertsoez lagunduta. Bazkaldu ondoren, talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoei adi. Izena emateko azken eguna martxoaren 27a da, anima zaitezte!

  • Apirileko lehen igandean, apirilaren 2an, Berbots elkarteak Kanpomartxo jaialdia antolatu du, Lutxanako geltokiaren ondoan. Egun osoko egitarauaren barruan, 16:30ean Kerman Diaz eta Ane Labaka arituko dira kantuan. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!

  • Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

  • 2023ko hirugarren hilabetea bertso saio ezberdinez beteta dator. Hona hemen ALBEko bertsolariak non kantatuko duten hilabete honetan: 

  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
30
ASE BERTSOZ
19:00etan
01
Sopelako Esaera Zaharren 28. edizioa
11:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2023-03-23

Uribe Kostako AEK-k antolatuta, txapelketako lehen fasea goizez jokatuko da, tabernaz taberna eta ALBEkideen bertsoez lagunduta. Bazkaldu ondoren, talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoei adi. Izena emateko azken eguna martxoaren 27a da, anima zaitezte!

Argitaratze data: 2023-03-22

Apirileko lehen igandean, apirilaren 2an, Berbots elkarteak Kanpomartxo jaialdia antolatu du, Lutxanako geltokiaren ondoan. Egun osoko egitarauaren barruan, 16:30ean Kerman Diaz eta Ane Labaka arituko dira kantuan. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2023-03-20

Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

Argitaratze data: 2023-03-02

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: