Argitaratze data: 2019/07/09
2019ko Bertso Jaialdi Mundialaren kartela

Aurten ere ospatuko da Bertso Jaialdi Mundiala ostiralean, uztailaren 12, 21:00etan Muxikebarrin. Aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, herriak Mundiala behar baitu, baina Mundialak herritarrak behar ditu! Horregatik, azken hilabete hauetan zuen gaiak eta galderak jaso ditugu sare sozialetan eta, horiei erantzuteko, gure artean izango ditugu Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga

Argitaratze data: 2019/05/17

Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XIII. edizioak emango dizu aukera. Hortik gorakoa zeure kontu!

Zure bertsoen begira lotzen gara...

Argitaratze data: 2019/05/15

Eskolatik plazara bide luzea dago, eta ALBEkumeek tipi-tapaka egin ohi dute bidaia hori. Ostiralean, maiatzak 17, erakustaldia egingo dute ALBEko ume-gaztetxo-gazteek Areetako Andres Isasi musika eskolan. Paule Loizaga eta Igor Elortza izango dituzte bidelagun.

Argitaratze data: 2019/05/03
Argitaratze data: 2019/04/17

Maiatzaren 10ean Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira kantuan, Algortako Saigon Fusion jatetxe vietnamdarrean.

Udaberri garaian urte askoan izan genuen bertso afaria berreskuratuko dugu aurten. Iluntzeko 21:00etan hasita afaria izango da San Nikolas plazako Saigon Fusion jatetxean eta afalostean, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.

Argitaratze data: 2019/04/08

Asteazkenean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok1544B kilometroan zehar eramango dugu lekukoa.
Zatoz zeu ere!