Urte birik behin egin ohi dugu eskualdeko txapelketa eder eta bizigarri hau, 2022ko salbuespenarekin, pandemia dela kausa. 2024 honetako martxoan, hiru egun jakinetan, eskualdeko hiru gune astinduko ditugu bertsoz: Berango, Sopela eta Algorta. Lehenbiziko bietan kanporaketak jokatuko dira, eta hirugarrenean finalaurrekoak eta finala. Horren inguruko informazioa lau hilean behin argitaratzen dugun liburuxkan topatuko duzu. Hemen lehenengo kanporaketa egunaren berri emango dugu.
2019ko uztailaren 12a egun eguzkitsu eta ederra izan zen, jendea kalera bultzatzen dituen horietakoa. Algortako plaza eta terrazak bazkalostetik bete ziren. 21:00ak baino pixka bat lehenago, inguruko bertsozaleak haien edariak amaitu eta ordaindu, terrazak utzi edota autoak aparkatu eta Muxikebarri zentrorantza abiatu ziren poliki-poliki. Zergatik? Bertso Jaialdi Mundiala hastear zegoelako, noski!
Pasadan urteetan Biotz Alai plazan ospatu ziren Mundialak, giro informalago batekin. Hori dela eta, antolatzaileak nahiko urduri zebiltzan aurten leku aldaketa zela eta. Muxikebarrik plazarekin konparatuta onurak eta trabak zituen arren, jaialdia bera edonon eginda ere mundiala zela ikusi zen. ALBEko antolatzaileek eta zentroko teknikariek lan asko egin behar izan zuten, baina aitortu behar da emaitza hobeezinak lortu zituztela.
2018ko azaroaren 28an egin zen Erromoko Kultur Etxean Getxoko euskal eragileen lana eskertzeko Getxoko Udalak urtero egin ohi duen gala. Aurtengo ekitaldian Getxon zein Uribe Kostan ondo ezaguna den kultur elkartea omendu zuten: Algortako Bertsolari Eskola «ALBE».
Erromoko bertsojirak azken urteetan momentu gogoangarriak utzi izan dizkigu. Urtero hurbildu garenok izan gara horren lekuko eta agendan gorriz markatzeko saio horietakoa dela badakigu: 2018ko abuztuaren 2an, 21:00etan Erromoko txosna-gunetik abiatuta, Uxue Alberdi eta Oihana Iguaranen bertsojira. Markatuta.