Argitaratze data: 2019/08/27

Irailaren 14an hasitahilabetez. 48 bertsolari. 16 saio. 16 epaile. 15 gaijartzaile. 4 idazkari. 100 urte dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Aukera polita haren alaba Mikaela Elizegi (Mikela Zintzarri) bertsolari asteasuarraren irudia eta lana nabarmentzeko. 

Argitaratze data: 2019/08/23

Hilabeteak pasa dira eta uda honetako azken saiora heldu gara. Erandioko Malekoian izango da, abuztuaren 31n 19:00etan.  Bertsolariak Unai Iturriaga, Naroa Torralba, Odei Barroso eta Miren Amuriza izango dira, Beñat Vidalen esanetan.

Argitaratze data: 2019/07/30
Erromoko bertso saioa

Erromoko jaiak hasi dira dagoeneko! Abuztuaren 4an amaituko diren arren, ordurarte hanbait ekitaldi, ikuskizun eta ekintza daude antolatuta herritarren gozamenereako. Eta horien artean, noski, ezin dira bertso-saioak falta! Abuztuaren 1ean Bertso Poteoa izango dugu txonagunetik hasita Erromo osotik igarota eta abuztuaren 2an bertso-saioa egongo da txosnagunean bertan. Ezin duzu huts egin!

Erromoko bertso saioa

Getxoko Portu Zaharrak zapia jantzi eta jaiak ospatuko ditu laster! Abuztuaren 10tik 14ra Portu Zaharra  erromeri, kontzertu, tailer eta lehiaketez beteko da. Giroa aprobetxatuz, bi saio antolatu ditu ALBEk!  Abuztuaren 12an, 20:00etan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi bertsotan arituko dira Etxetxu plazan. Abuztuaren 14an, Marmitako egunean, Maider Barañano, Unai Mendiburu eta Kerman Diaz 17:30etan arituko dira Etxetxu plazan. 

Argitaratze data: 2019/07/23

Algortako jaiak hemen dira berehala!  Gure xedea izanik, ez gara egun batean ere faltako! Uztailaren 28tik 31rarte bertso-saioak egongo dira egunero Kasino plaza, 13:00etan, eta Bertso maratoia ere izango dugu!

Argitaratze data: 2019/07/16
Gorlizeko bertso saioa

Gorlizek zapia jantzi eta Santiago jaiak ospatuko ditu laster! Uztailaren 24tik 29ra Gorlizko kaleak ekitaldiz beteko dira: azokak, kontzertuak, puzgarriak, lehiaketak... Eta ez gara, ez, gu faltako! Uztailaren 28an, 19:00etan, Kerman Diaz, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta Julio Soto bertsotan arituko dira udaletxeko plazan.