Argitaratze data: 2024/10/02

Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2024/09/30
Argitaratze data: 2024/09/27

Bertsolaritzaren munduan dabiltzan emakumeak elkar ezagutzea eta saretzea helburu duen topaketa aurten Bilbon egingo da urriaren 6an. Eguna 12:00etan hasiko da bertso poteo girotu batekin eta 14:30ean bertso bazkaria daukagu Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Txartelak 28€ dira eta www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke irailaren 30era arte. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2024/09/18
Ekainaren 8an jokatu zen Señora Sariketaren 4. edizioa, Portugaleteko merkatuan. Zortzi bertsolariko saioa izan zen, eta buruz burukoa Haira Aizpurua Ibargarairekin jokatu ostean, Jone Uria Albizuri izan zen aurtengo irabazlea. Zorionak, Jone!
Argitaratze data: 2024/09/04

"Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Argitaratze data: 2024/09/02