BERTSOTEGIA

Bertsotegi honetara sartzen denak zer topatuko duen ez da zail asmatzen: bertsoak, bertsoak eta bertsoak! Bat-batekoak eta idatzitakoak. Zaharrak eta berriak. Izendunak eta izenbakoak. Alaiak eta tristeak. Onak eta... hobeak! Era eta kolore guztietakoak. Horixe da gure asmoa, behinik behin.

 

Bertsotegiaweb1.jpg

Hori bai, bihotzez eskatzen dizuegu atal honetako bertsoak kanta ditzazuen. Bertsoak irakurtzea, testuak hor daudela egiaztatzea baino ez da. Bertso jarriak errezitatzea, su zahar bateko txingarrak hauspotzen hastea da. Baina bertsoak kantatzea, bertsoak berpiztea da; paperezko orriak txori bihurtu eta hegaka hastea! Eman hegoak bildutako bertsoei eta egin zeuk ere hegan bertsoekin batera!

 

Bertsotegiaweb2.jpg