Algortako Bertsolari Eskolaren egungo emaitza urte luzeetan zehar ALBEkideek egindako lan militante eskergari esker lortu da. Lagun asko igaro dira gure eskolatik Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok sortu zutenetik, eta era askotako lanak egin izan ditugu musutruk: eskolak eman, eskolak hartu, ekitaldiak antolatu, ekitaldietan ekipoak muntatu, atrezzoa atondu, aulkiak jarri, argazkiak egin, jendea eraman, jendea ekarri, kamisetak saldu, bertsolariei harrera egin, batzordeetako batzarretan parte hartu… Ikusten denez, talde-izaera eta militantzia ALBEren jardueraren oinarri sendoak dira. Eta alde horretatik, zeu ere animatu nahi zaitugu gure dinamika solidario eta emankor horretan esku har dezazun. ALBE-familiaren kide egitearen antzeko zerbait litzateke.
Halandaze, ALBEkide izateko eskaerak ez zaitu ezertara derrigortzen. Guk ALBEkideen zerrendan jarriko zaitugu eta laguntza behar dugunean edota proposamenen bat daukagunean, zeuk emandako helbidera joko dugu zurekin harremanetan jartzeko. Besterik ez. Hortik gora, jakina, gure ekitaldien berri jasoko duzu, debalde eta konpromisorik gabe, zerbait jakinarazten dugun aldiro.
Lagundu egiten helburua bide; egin zaitez ALBEkide!