ALBE EGUNA BERANGON EGINGO DUGU AURTEN

Aurtengo ALBEgunerako plan itzela daukagu antolatuta: 10:00etan, Berangoko Sputnik Climbing rokodromoan elkartuko gara eskalada ikastaroa egiteko. Ondoren, tabernaz taberna bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta 14:30ean La Palmera garagadotegian bazkaldu. Bazkalostea bertsopaper eta kantekin atonduko dugu, eta nahi dutenek Leioako jaietan amaituko dute eguna.

Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Anima zaitezte ALBE familia batuko duen ekitaldi honetara!