2024aren amaierara heldu gara, eta abendu honetan ALBEko bertsolariek hurrengo plaza hauetan kantatuz itxiko dute bertso urtea:

2024aren amaierara heldu gara, eta abendu honetan ALBEko bertsolariek hurrengo plaza hauetan kantatuz itxiko dute bertso urtea:
ALBE GALA ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean, egitarau erakargarriarekin. Aurten Kristina Mardaras bertsolari iurretarrak jasoko du URREZKO AHOBIA. Bertsotan Arrate Illaro, Kerman Diaz, Sustrai Colina eta Andoni Egaña izango ditugu, Paule Loizagaren gidaritzapean. Ekitaldia Miren Loizagak aurkeztuko du, eta bertsoez gain, dantza, zuzeneko musika eta koktela izango dira. Deitu edo idatzi lehenbailehen gonbidapena eskatzeko!
Urtero lez, bertso jira musikatua Sopelara heldu da. Unai Iturriaga eta Unai Mendiburu bertsolariak kantuan izango ditugu azaroaren 28an, osteguna, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta. Jira udaletxe plazan hasiko da 19:30ean, hurbildu zaitezte!
Egunak iluntzen eta gauak hozten hasi direnez, ALBEko bertsolariek bertso saio bero-beroak dakartzate hotza astintzeko. Hona hemen non kantatuko duten azaroan zehar:
Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokaren aitzakian antolatutako bertso saioa abenduaren 7an egingo da Kultur Leioa Auditoriumean. Bertsotan izango ditugu Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi, Jon Amezaga gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak doakoak dira eta egunean bertan auditoriumeko txarteldegian egongo dira eskuragai. Anima zaitezte!
Ibilbide luzeko bertsolarien eta gazteagoen bertsokerak parean jarriko ditu Bihotza gazte bertso jaialdiak azaroaren 15ean, 20:30ean hasita. Josu Landeta, Xabier Arriaga "Txiplas", Haira Aizpurua eta Xabat Illarregi betsolariak izango ditugu kantuan Algortako Azebarri kultur txokoan, pikoteoaz eta musikaz lagunduta. Sarrera librea izango da. Ba ote dago plan hoberik azaroko bariku baterako?