Oporren ostean, energiaz beterik datoz ALBEko bertsolariak! Hilabete honetan plaza hauetan izango ditugu kantuan:
Oporren ostean, energiaz beterik datoz ALBEko bertsolariak! Hilabete honetan plaza hauetan izango ditugu kantuan:
Aurten Erandioko San Agustin jaiak abuztuaren 27tik 31ra bitartean ospatuko dira. Egitarau oparoaren barruan, abuztuaren 30ean, larunbata, bertsotan arituko dira Naroa Torralba, Igor Elortza, Eneritz Artetxe eta Aitor Etxebarriazarraga. Bertso saioa 13:30ean hasiko da udaletxeko plazan, Iñaki Beitia "Arbildu" gai-jartzailearen gidaritzapean.
Abuztuaren 9tik 12ra izango dira aurtengo Algortako Portu Zaharreko jaiak. Urtero lez, bi bertso saio antolatu ditugu: abuztuaren 11n, astelehena, Kerman Diaz eta Maialen Lujanbio izango ditugu 19:30ean Etxetxu plazan kantuan; irailaren 12an , 18:00etan, Marmitako lehiaketaren sari banaketaren harrera bertsoz egingo dute Galder Bilbao, Inazio Vidal eta Unai Mendiburu bertsolariek.
Urtero lez, jai batzordearekin elkarlanean bi saio antolatu ditugu Erromoko jaietan: bertso jira abuztuaren 9an izango da, 19:00etan, Paule Loizaga eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Bertso saioa abuztuaren 10ean izango da, 19:00etan, eta Andoni Egaña, Eli Pagola, Arrate Illaro eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak izango ditugu kantuan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.
Aurten lehen aldiz, Astrabuduako San Lorenzo jaietan bertso saioa antolatu dugu Berbots Euskara elkartearekin eta Astrabuduako jai batzordearekin elkarlanean. Abuztuaren 9an, 13:30ean, Unai Mendiburu eta Aissa Intxausti bertsolariak Astrabuduako kale-tabernetatik kantuan izango ditugu. Ibilbidea San Lorenzo tabernan hasiko da, eta tabernaz-taberna musikaz lagunduta egongo da.
Abuztuaren 7an, osteguna, Gorlizko kale-tabernetatik zehar kantuan izango ditugu Inazio Vidal eta Oihana Iguaran bertsolariak. Ibilbidea Elizako plazan hasiko da, 20:00etan, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta.