Aurten ere Sopelako jaietan ez da bertsorik faltako

San Pedro jaiak ekainaren 26tik 29ra ospatuko dira Sopelan. Ekintzez eta ikuskizunez betetako egun horietan bi bertso saio izango ditugu. Larunbatean, ekainak 28, Paule Loizaga, Maider Arregi, Jon Maia eta Joanes Illarregi kantuan izango dira 13:00etan, Peru Vidal gai-jartzailearekin. Igandean, ekainak 29, 19:00etan hasita Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsotan arituko dira kuadrillen sari banaketan.

Jaietako egitarau osoa hemen ikusi dezakezue