Hilero bezala, ostegun honetan Azebarriko ateak zabalik izango ditugu bertso otordu batez gozatzeko. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, eta etorri inauteriak bertsoz ospatzera!

Hilero bezala, ostegun honetan Azebarriko ateak zabalik izango ditugu bertso otordu batez gozatzeko. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, eta etorri inauteriak bertsoz ospatzera!
Abra Sariaren 22. edizioa Algortako Azebarri elkartean hasi zen otsailaren 17an, 19:00etan. Oso saio txukuna egin zuten bertsolari gazteek, Naroa Torralbaren gidaritzapean, bertan batu ziren entzuleen gozamenerako. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Maddi Agirre heldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Maddi!
Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!
Otsailean sartu berri gara eta plazarik plaza bertsotan dabiltza ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hil honetan: