Argitaratze data: 2023/12/22

Urtero bezala, Berantzagi Areetako Olentzero eta Mari Dominigiri harrera egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte abenduaren 23an eta 24an. Horien artean, abenduaren 24an, 13:00etan, bertso saioa izango dugu Eskoletako enparantzan. June Diaz, Maialen lago, Peio Lago eta Naroa Torralba izango ditugu bertsotan, Aritz Landetak gidatuta. Aritzek eta Josu Landetak musika ere ekarriko dute, soinu eta panderoarekin.

Argitaratze data: 2023/12/19

Urtea ondo amaitzeko, Abian kultur elkarteak eta ALBEk Bertso Katea antolatu dute abenduaren 29an, ostirala. Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak kantuan izango ditugu Algortako Triku tabernan, 20:30ean hasita. Poteoa Abian kultur elkartean bertan amaituko da 21:45ak aldera.

Argitaratze data: 2023/12/14

Berbots Euskara Elkarteak eta ALBEk antolatuta, beste urte batez bertso jira izango dugu Erandioko kale-tabernetan. Abenduaren 22an, ostiralean, 19:30ean kantuan izango dira Beñat Gaztelumendi eta Paule Loizaga bertsolariak. Sagarrondo tabernatik hasita, Kulunkan musika taldeak lagunduta. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2023/12/02

Gaur, abenduak 2, agurra egingo diogu Trino gureari 12:00etan Algortako Uribitarte kalean, Patxeko tabernaren aurrean. Erduze denok Azkoitiko txori kantariari beti arte esatera!!!
(bazkarirako lekua badago ondinokarren).

Argitaratze data: 2023/11/30

Heldu da bertso urtea agurtzen hasteko ordua. Abenduaren 10ean Algortako La Ola jatetxetik egingo diogu agur onena eman eta kendu digun urteari. Gure eskolako sortzaile eta lehendakari Trino Azkoitia joan berri zaigu, bertso ekimenez betetako urte honetan. Zapore gazi-gozoa utzi digu horrek. Baina Trinoren espiritu alai eta gaztearekin kutsatuta, ilusioz ekin diogu ALBE GALA itzela prestatzeari. Beti arte, Trino! Adiorik ez!!!