Argitaratze data: 2026/06/12

Gaur jokatuko dira Bizkaiko Taldekako azken bi kanporaketak, Leioan eta Gernika-Lumon, eta bi saioetan eskualdeko bertsolariez osatutako Leioatik Leioara eta Karidadeko masokistak taldeek hartuko dute parte. Gaurko kanporaketetako talde irabazleek ere finalaurrekoetarako sailkapena lortuko dute.  Zorte on guztioi!

 

 

19:00etan Leioako Kazu tabernan hasita, bertsotan arituko dira Leioatik Leioara (Erlantz Pazos Ayo, Galder Bilbao Martinez, Jon Ortiz Larrucea, Peru Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Tomas Lacarta Alvarez eta Xabier Sainz de la Maza Bilbao) eta Far Westeko bertsolariak (Aitor Arrutia Azkueta, Ander Ucelay Aristi, Asier Alcedo Cano, Idoia Anzorandia Kareaga, Ion Barrocal Besga, Jon Martinez Beaskoetxea eta Nahia Ruiz de Arbulo).

19:00etan baita ere, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan kantuan izango dira Karidadeko masokistak (Aitor Fernández de Martikorena, Beñat López Arantzamendi, Germán Kortabarria Igartua, Josu Landeta Egurrola, Julen Ibañez Mugerza eta Pello Etxebarria Kerexeta) eta DuranGALDUEK (Ainhoa Urien Telletxe, Araitz Katarain Mugarza, Irune Basagoiti Agirre, Iruri Altzerreka Martinez eta Ixone Asategi Narbaiza).

Txapelketari buruzko informazio gehiago txapelketen atalean duzue ikusgai.

Argitaratze data: 2026/06/08
Argitaratze data: 2026/05/31
Argitaratze data: 2026/05/29

Plan ederra daukagu aurtengoan: ginkana! ALBEko autobusa hartu eta 10:00etan Gorlizko pinudian izango gara Taupada Abenturak antolatutako frogei ekiteko prest.

Ondoren, herritik bertso-triki-poteoa egingo dugu, eta 15:00etan Arriolane garagardotegian bazkaldu. Bazkalostean, bertsoa nagusi.

Argitaratze data: 2026/05/27

Heldu da Getxoko bertsolaritza ikasleek benetako plaza dastatzeko eguna. Asteartean, ekainak 2, goizeko 10:00etan, Eskolatik Plazara ekimenak Algortako Muxikebarri zentroan batuko ditu, non Miren Artetxe eta Unai Mendiburu bertsolariak izango dituzten bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean. Ikasleen familia-kideak eta lagunak ere ongietorriak izango dira!

Argitaratze data: 2026/05/26

Hogeitazazpi urte igaro dira Andoni Egañak Sebastian Lizasorekin Algortako San Nikolas plazako balkoietatik kantatu zuenetik saio mitiko honen lehenengo edizioan. Aurten, XXVIII.ean, Oihana Bartra izango du bertso kide Portu Zaharreko Etxetxu plazako balkoietatik kantatzeko. Ekainaren 19an, ostirala, 21:30ean. Gonbidatuta zaudete bertso historia eder honen parte izatera!