Hurrengo ostegunean, abuztuaren 8an, Gorlizko terraza bertso-plaza saioa izango dugu. Aurreko urteetan Balkoirik Balkoi deiturikoa, aurten formatu berriarekin dator: Xabat Galletebeitia eta Oihana Bartra bertsolariek udaletxeko balkoitik kantatu ondoren, Gorlizko tabernen terrazetatik egingo dute ibilbidea, trikitilariek lagunduta. 20:00etan, Elizako plazatik hasita.
Erromoko jaiak uztailaren 28tik abuztuaren 4ra izango dira aurten eta, urtero lez, bi bertso ekitaldi prestatu ditugu: bertso saioa eta bertso jira. Abuztuaren 1ean, 16:30ean, kantuan izango ditugu Imanol Uria, Igor Elortza, Maddi Ane Txoperena eta Julio Soto bertsolariak, Erlantz Pazosen esanetara. Abuztuaren 3an, 19:00etan, herriko tabernetatik ibilbidea egingo dugu Joanes Illarregi eta Unai Mendiburu bertsolariek lagunduta.
Gorlizko Santiago jaiak uztailaren 24tik 28ra ospatuko dira aurten. Urtero lez, egitarauaren barruan bertso saioa izango dugu Elizako plazan, 20:00etan. Uztailaren 28an, igandean, Naroa Torralba, Aitor Sarriegi, Erika Lagoma eta Igor Elortza arituko dira bertsotan, Oihan Diaz gai-jartzailearen esanetara.
Urtero lez, Algortako San Inazio jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu: Kasinoko plazan, 13:00etan bertso saioak egongo dira uztailaren 28an, 30ean eta 31n. Azken egunean, eguerdiko bertso saioa BERTSO MARATOIAren hasiera baino ez da izango: ondoren bertso bazkaria daukagu Gure Toki jatetxean eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena!
Aurtengoa uda euritsua izango dela dirudi, baina euriak ez ditu bertso saiook oztopatuko: Bertso Jaialdi Mundiala, Ez da kasualitatea, herrietako jaietako saioak... hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten uztailean zehar.
Sopelako San Pedro jaietako bertso saioa hurrengo larunbatean izango da aurten, ekainaren 29an, 13:00etan. Paule Loizaga gai-jartzailearen gidaritzapean, txosnagunean bertsotan izango ditugu Kerman Diaz, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Ekhiñe Zapiain. Anima zaitezte!