Argitaratze data: 2025/12/09

Igandean, abenduaren 14an, urtero lez nekazaritza eta abeltzaintza azoka izango dugu Leioan. Gure lurreko produktuak eskainiko dituzten postuen artean, 12:30ean, bulebarreko eszenatokian, kantuan arituko dira Oihana Bartra, Irune Basagoiti eta Julio Soto bertsolariak. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025/12/03

Ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean. Aurten Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira, eta Ane Labaka eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Araitz Lasaren dantza emanaldiak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Bidean erromeria taldearen musikaz girotuta! Eskatu gonbidapena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2025/11/27

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 16. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 14an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa, koktel otordu gozo-gozoa eta musika edukiko ditugu zain. 

Argitaratze data: 2025/11/20
Argitaratze data: 2025/11/10
Argitaratze data: 2025/10/09