JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
     
  • Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!

  • Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
  • Ekia gainean eta bertsolariak plazan. Hala behar zuen eta hala izango da, egoerak egoera eta mugak muga. ALBEko bertsolariak han-hemengo plazetan izango dira kantari. Hurreratu saioetara bertsoz elikatzera, euskal harriak ez dezan goroldiorik bil. 

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. ediziora. Sasoi aproposa izan daiteke hau gure gure ilusioak, gure kezkak, gure sentimenduak papereratzeko. Zuen ahalegina sari bikainekin eskertzea gure kontu. Bertso-sorta bidaltzeko aukera daukazu irailaren 30era arteGazteontzat aukera aparta! 

Hurrengo ekitaldiak:
24
Larrabetzun bertso saioa
19:00etan
29
Sopelako udako saioa 2021
12:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2021-06-16

Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!

Argitaratze data: 2021-06-14
Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
 
Argitaratze data: 2021-06-11
Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
Argitaratze data: 2021-06-03

Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. 

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: