Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!
Larunbatean, apirilak 20, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira. Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeek kantatuko dute, eta Urdulizen eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek izango dira kanporaketan parte hartuko duten taldeak. Irabazleak maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatuko dira. Zorte on!
Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker.
Asteazkenean, apirilak 17, 2024ko Bizkaiko taldekako txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da Algortan. Lea Artibaiko LeartiBai+ taldea eta eskualdeko Karidadeko masokistak taldea 19:00etatik aurrera batuko dira. Irabazleak maiatzaren 25eko Arrigorriagako finalaurrekoetarako txartela lortuko du. Animo!
Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.
Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizaga. Kerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!