Argitaratze data: 2023/03/20

Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

Argitaratze data: 2023/02/15
Argitaratze data: 2023/02/21

Hilero bezala, ostegun honetan Azebarriko ateak zabalik izango ditugu bertso otordu batez gozatzeko. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, eta etorri inauteriak bertsoz ospatzera!

Argitaratze data: 2023/02/20

Abra Sariaren 22. edizioa Algortako Azebarri elkartean hasi zen otsailaren 17an, 19:00etan. Oso saio txukuna egin zuten bertsolari gazteek, Naroa Torralbaren gidaritzapean, bertan batu ziren entzuleen gozamenerako. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Maddi Agirre heldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Maddi!

Argitaratze data: 2023/02/02
Dagoeneko ABRA SARIAren 22. ediziora iritsi gara. Aurtengoan ere, Euskal Herri osoko sei bertsolari gazte lehiatuko dira Getxoko uretan: Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza (Algorta), Maddi Aiestaran (Beasain), Beñat Astiz (Barañain) eta Maddi Agirre (Gasteiz). Ekitaldia otsailaren 17an (ostiralean) izango da, Algortako Azebarri kultur txokoan19:00etan hasita.
Argitaratze data: 2023/02/01

Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!