ALBE GALA 23 ABENDUAREN 10EAN EGINGO DUGU

Heldu da bertso urtea agurtzen hasteko ordua. Abenduaren 10ean Algortako La Ola jatetxetik egingo diogu agur onena eman eta kendu digun urteari. Gure eskolako sortzaile eta lehendakari Trino Azkoitia joan berri zaigu, bertso ekimenez betetako urte honetan. Zapore gazi-gozoa utzi digu horrek. Baina Trinoren espiritu alai eta gaztearekin kutsatuta, ilusioz ekin diogu ALBE GALA itzela prestatzeari. Beti arte, Trino! Adiorik ez!!!

Aurtegoan, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Itxas Argia dantza taldeak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Cloverwind taldearen musikaz girotuta!

Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da: 605704385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren irabazleen izenak hemen dituzue.