Argitaratze data: 2023/04/28
Argitaratze data: 2023/04/21

Getxoko Kultur Etxeak antolatutako liburu azoka apirilaren 21etik 23ra iraungo du Algortako geltoki plazan. Igandean, 13:00etanUnai Elorriagak gidatutako bertso saio literarioan kantuan izango ditugu Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsolariak.

Argitaratze data: 2023/04/19

Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, apirilaren 27an elkartuko gara Algortako Azebarri kultur txokoan. Ase Bertsoz honetako gaia aireportuak izango da.  Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, otordutxua egin eta bertsotan gozatzera!

Argitaratze data: 2023/04/13

Mutu lotu gara gu, / mutu Berantzagi, / mutu Olentzero ta / domingitar Mari. / Txato, zer indar eman / diozun dantzari! / Orain hartu atseden, / euskotar gudari; / zure izarrak beti / egingo du argi!

ALBEko lagunak

 

Udaberria dagoenean / ernatzeko indarrean, / isil-isilik joan zara Manus / aztarna utzirik larrean. / Naturazale ta bizizale, / maite zenuen lurrean, / irribarretsu ageri zara / mundu latz honen aurrean. / Mendirik mendi segituz gero / betiko ohitura zaharrean, / agian inoiz batuko gara / zugaz kantuz gailurrean.

ALBEko lagunak

Argitaratze data: 2023/03/31