Argitaratze data: 2022/10/05

Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, ikusiko duzuenez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/09/22

Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

Argitaratze data: 2022/09/20
Argitaratze data: 2022/09/15
Argitaratze data: 2022/09/06

Irailaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira HITZAREN DANTZAn. Bi urteren ostean, ZAZPI JAUZI KALEJIRA formatua berreskuratuko dugu, Algortako zazpi plazetan bertsotan, dantzan eta kantuan egiteko Uribe Kostako dantza eta kanta taldeen laguntzaz. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!

Argitaratze data: 2022/08/30

Uda amaitzear dago eta ALBEko bertsolariak hainbat plazetan egongo dira kantuan: Hitzaren Dantza, "Balkoitik Balkoira" estiloko saioa eta lagun artekoak.