BERANGOKO TXANDA

Aurerra doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarria Bertsotan sailkapen fasea. Hiru ALBEkidek hartu dute parte oraingoz jokatu diren lau saioetan eta bigarren postu bi eta laugarren bat lortu dituzte. Oraindik goizegi da jakiteko nor pasatuko diren hurrengo fasera. Ziur dakiguna da gaur Berangon beste saio bat egongo dela, Beñat Vidalek gidatuta. Erduze danok Berangora!!!
 
Berangoko antzokian jokatuko da, 18:30ean. Ana Picallo, Bittor Altube, Enare Muniategi, Imanol Arrutia, Ion Barrocal eta Maite Sarasola bertsotan arituko dira hurrengo fasera pasatzeko haina puntu eskuratzeko asmoz, Beñat Vidal gai-jartzaile dabilelarik.
 
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eta Berangoko antzokian bertan eros daitezke, 3€-tan.