Argitaratze data: 2020/10/20

Urrian hasita eta abendura arte, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso saio bereziak eskainiko ditu "Kopla Barik" zirkuituan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki bada ere, udazken honetan ez da bertsorik faltako lau saio ezberdin hauekin. Bizkaiko Txapelketako bertsolariak izango dira parte hartzaileak eta, horien artean, hainbat ALBEkide ditugu!

Argitaratze data: 2020/10/15

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak amaituta, urriaren 17an, larunbata, jokatuko da aurtengo finala. Kanporaketa saioetako irabazleak eta puntu gehien lortu zituzten hurrengo 5 bertsolari gazteek hartuko dute parte finalean. Horien artean, ALBEko June Diaz!

Argitaratze data: 2020/10/13

Larunbatean Larzabalen jokatu den XILABAko saioan, ALBEko bertsolari urruñarra nagusitu da 306 punturekin. Honekin, kanporaketa amaitutzat jo eta final herenetako saioen sailkapena erabakita gelditu da. Urriaren 17an izango da bigarren faseko lehenengo saioa, Senperen.

Argitaratze data: 2020/10/06

Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

Argitaratze data: 2020/10/02

Gaur ospatuko dugu Hitzaren Dantza Jaialdia! Artista paregabe ugariren artean, Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabak datoz Erreskan taldearekin. Betiko herri-kantak eta abesti propioak joko dituzte; horien artean, labetik ateratako kanta berri-berria: TOPA! Letra hemen deskargatu dezakezue, ekitaldian denok batera abesteko!

Argitaratze data: 2020/10/01