Argitaratze data: 2020/12/22

Berantzagi dantza taldeak antolatuta, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingiri egingo diegu harrera. Txalapartariak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta pailazoak ikusi ahalko ditugu Andres Isasin, Olentzero eta Mari Domingiren bisitari itxaron bitartean. Saioan ALBEko bertsolari gazteak arituko dira bertsotan. Eskuratu gonbidapenak agortu baino lehen! 

Argitaratze data: 2020/12/16

Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak: txapelketak, gutun bilketak, ikuskizunak... ALBErekin elkarlanean, bertso saioa ere antolatu dute! Abenduaren 24an, streaming bidez emitituko da Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal ALBEko bertsolarien saioa. Ez ezazu galdu!

 

Gabonak gai hartuta, 15 urtetik beherako gazteek bertsoak idatzi eta Erromoko Olentzero 2020ren antolatzaileek sortutako txapelketara aurkeztu ahalko dituzte. Epea abenduaren 20an, igandean, bukatuko da. Irabazleek, sari interesgarriak jasotzeaz gain, abenduaren 24an streming bidez egingo den saioan haien bertsoak irakurriko dituzte. Anima zaitezte!

Erandiok, bertso jira beharrean, egoerari hobeto moldatzen zaion bertso saioa egingo du aurten. Abenduaren 19an, Irailaren 23a plazako karpan, laukote ezin hobea batuko da bertsotan aritzeko: Aitor Mendiluze, Arrate Illaro, Etxahun Lekue eta Oihana Iguaran. Segurtasuna bermatzeko, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

Datorren domekan, abenduak 20, bertso saio historikoa izango da Algortako Muxikebarrin. Izan ere, bizirik dagozan Bizkaiko txapeldunak arituko dira bertsotan, tartean ALBEko paiatar anaia biak, Fredi eta Xabi. Eta zuk galdu behar al duzu?

Argitaratze data: 2020/11/30