Argitaratze data: 2021/05/11

Orain urtebete Goio Etxebarria ALBElagun historikoa joan zitzaigun, gazterik joan ere. Orduan ez genuen izan haren agurra behar bezala atontzerik. Zapatu honetan, maiatzak 15, omenaldia egingo diogu Getxoko Malakate plazan 12:00etan hasita. Bertsoak ez dira faltako, eta ALBEko Joseba Santxok berari idatzitako Segi kantatzen abestia ere eskainiko diogu, besteak beste.

Argitaratze data: 2021/05/10

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak maiatzaren 3an, 4an eta 10ean jokatu dira. Zortzi bertsolari lehiatuko dira maiatzaren 29an Igorreko Lasarte Aretoan jokatuko den finalean: Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak laster egongo dira eskuragarri.

Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. ediziora. Sasoi aproposa izan daiteke hau gure gure ilusioak, gure kezkak, gure sentimenduak papereratzeko. Zuen ahalegina sari bikainekin eskertzea gure kontu. Bertso-sorta bidaltzeko aukera daukazu irailaren 30era arteGazteontzat aukera aparta! 

Argitaratze data: 2021/04/30
Argitaratze data: 2021/05/03

Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.

Argitaratze data: 2021/04/28
Igandean, maiatzak 2, 14:00etan munduan zehar ibili den Kutxa Algortara iritsiko da Turtzioztik, eta Azebarrin bertsotan egingo diogu harrera. Kutxak Amets Arzallusen mezua dakar, bai eta igarotako herri guztien mezuak ere, gurea barne.