Argitaratze data: 2020/07/23

Iñaxi Etxabe Oliden bertsojartzaile eta bertsolari zumaiarra uztailaren 11n joan zitzaigun. Haren izena urrez grabatuta gelditu da bertsolaritzaren historian, garairik zailenetan bertsoak idatzi eta kantatu ez ezik, aurre egin baizien emakumezko bertsolarien aurkako jarrera erasokorrei. Bihoakio hemendik gure esker onik eta bihozkorrena.  Beti arte, Iñaxi!

Argitaratze data: 2020/07/14

Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kide daude.

Argitaratze data: 2020/06/29

Hasiera batean martxorako antolatu zen saioa uztailaren 9an egingo da azkenean, Gorlizko Hormaza Landa plazan. 19:00etan hasita, Jone Uria, Peru Vidal eta Unai Mendiburu arituko dira bertsotan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetan.

Argitaratze data: 2020/06/26

Uda honetan jairik ez, baina ekintza kultural mordoa izango dugu Sopelan! Kontzertuak, zinema, antzerkiak... Ekainaren 27an emango zaio hasiera Sopelako uda kulturalari eta hasierako ekitaldien artean, bertso saioa egongo da. Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan13:15etatik aurrera. 

Argitaratze data: 2020/06/24

ALBEren lehenengo Balkoitik Balkoira 1999an egin zen Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Aurten barnealdean egingo da lehendabiziko aldiz, eta beti bezain gogoangarria izango da! Ostiralean, ekainaren 26an, Azebarrin elkartuko gara Sustrai Colina eta Nerea Elustondo kantuan ikusteko. Eman izena orain!

Argitaratze data: 2020/06/17

Egizu Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du San Juan Sua ospatzeko. Ekainaren 23an, San Juan bezperan, sareen bidez elkartuko gara Algortako hainbat eragileren artean sortutako emanaldi eta ekintzetaz gozatzeko. Horien artean, Jare Torralba eta Peio Lago ALBEko bertsolari gazteek bertso bana botako dute. Anima zaitez!