Olentzero eta Mari Domingi Areetara datoz

Bihar, abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarekin lotutako hainbat ekintza egongo dira egunean zehar eskoletako plazan, Berantzagi dantza taldeak antolatuta. Horien artean, 13:00etan kantuan izango ditugu aurten BBK sariketa irabazi duten Maialen Lago, Peio Lago, Jare Torralba eta June Diaz ALBEko bertsolari gazteak. Hurbildu zaitezte!