Argitaratze data: 2021/05/21

Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

Argitaratze data: 2021/05/19

Arabako binakako bertsolari txapelketako lehen edizioaren finala maiatzaren 22an jokatuko da, larunbatean, Legutioko kiroldegian. Bertan lehiatuko dira Martin Abarrategi eta Manex Agirre, Unai Anda eta Iñaki Viñaspre, eta Oihane Perea eta Manu Bendala bertsolari bikoteak.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala maiatzaren 29an jokatuko da, Igorreko Lasarte aretoan. 11:30ean, zortzi finalistak hasiko dira lehian: Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak doakoak izango dira, baina aforo mugatua dela eta izena ematea ezinbestekoa izango da.

Argitaratze data: 2021/05/17

Pikuxar Euskal Txokoak antolatutako Aixita sariketaren lehen edizioa Irurtzunen jokatu zen larunbatean, maiatzaren 15ean. Eli Pagolak bildu zituen puntu gehien, ALBEko Imanol Uriarekin buruz burukoan aritu ondoren. Zorionak!

Bertsozale elkartearen babesarekin, Bizkaiko gazteek gazteentzako antolatutako zirkuitua da Plazara! ekimena. Gure eskualdera helduko ostiral honetan, maiatzaren 21ean, ALBEko gazteek antolatuta. 19:00etan hasita, Azebarrin egongo dira kantuan Unai Mendiburu, Nahia Ibarzabal, Peru Irastorza eta Garazi Navarro bertsolariak.

Argitaratze data: 2021/05/11
Urteroko legez, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko zenbait elkarterekin auzolanean, iparraldeko artistak ekarriko ditu gurera, guztion gozamenerako. Aurtongoan, gainera, Xalbador Mattin eta Labeguerie omenduko dituzte. ALBEko bertsolariek ere parte hartuko dute atarikoetan.