Uribe kosta BBK Sariketako finalaurrekoetara sailkatu da

Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

Bigarrena azaroaren 17an izango da Gernika-Lumon Lea Artibai eta Busturialdea taldeen artean. Finala azaroaren 29an izango da Bilbon.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.