UKBTko FINALAURREKOAK ERABAKITA!

Atzo ere hainbat bertsozale batu ziren Algortako Saniko, Tunel Boca eta Villamonte tabernetan UKBTko bigarren kanporaketak ikusteko. Saioak German Kortabarria eta Miren Loizagak gidatuta, kantuan aritu ziren Imanol Uria, Pello Etxebarria, Maddalen Ruesgas, Peru de Pedro, Peru Vidal, Naroa Torralba, Haritz Urrutikoetxea, Aritz Landeta, Arrate Illaro, Itxaso Paya, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Maider Barañano.

Lehen saioa Imanol Uriak irabazi zuen 258 puntu eskuratuz, bigarrena Peru Vidalek 246,5 punturekin eta hirugarrena Arrate Illarok 270 puntu batuz. Lehenik hasierako agurra kantatu zuten ondoren zortziko handian eta txikian binaka aritu ziren eta bukatzeko hitza gaitzat emanda bakoitzak bertso bat. Arratsalde osoan zehar giro paregabea egon zen bertsolariek sekulako maila erakutsi zuten eta entzuleak ere gogotsu erantzun zuen.

Horrela geratu ziren Algortako kanporaketetako saioak:

Lehenego saioa:

Imanol Uria 258 puntu

Peru de Pedro 235,5 puntu

Maialen Ruesgas 208,5 puntu

Pello Etxebarria 184 puntu

Bigarren saioa:

Peru Vidal 246,5 puntu

Aritz Landeta 224,5 puntu

Naroa Torralba 212 puntu

Haritz Urrutikoetxea 190 puntu

Hirugarren saioa:

Arrate Illaro 270 puntu

Ekaitz Larrazabal " Katxo" 248,5 puntu

Itxaso Paya 238 puntu

Maider Barañano 224 puntu

Kanporaketak jokatuta, datorren larunbatean jokatuko diren finalaurrekoetan 2016ko txapelduna izan zen Jone Uriarekin kantatuko duten beste bertsolariak ezagutu genituen:

Inazio Vidal

Beñat Vidal

Paule Loizaga

Imanol Uria

Peru Vidal

Arrate Ilaro

Unai Mendiburu

Ekaitz Larrazabal "Katxo"

Kerman Diaz

Itxaso Paya

Peru de Pedro

Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu diren Nahikari Ayo, Aitor Fdez. de Martikoena, German Kortabarria, Jon Amezaga, Olatz Larrinaga, Naiara Etxaiz, Miren Loizaga eta Goizalde Atxutegiren lana. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu diren Josu Arroyo, Leire Iriondo, Aitor Fernandez Martikorena, Nagore Uribe-Etxebarria eta Araitz Lasa eta idazkari lanetan Karmele Elosegi eta Arkaitz Gomezen lana ere. Eskerrik asko!

Hurrengo geltokia datorren larunbata, martxoaren 24a, Sopela izango da. Goizeko 13:00etatik aurrera egun osoko egitaraua izango dugu eta 22:00etan UKBTko finala jokatuko da Plaza Beltza kulturgunean. Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen

 KANPORAKETA FASEKO SAILKAPEN OROKORRA:

BERTSOLARIA

PUNTUAK

Arrate Illaro 270
Paule Loizaga 269
Unai Mendiburu 268
Imanol Uria 258
Ekaitz Larrazabal " Katxo" 248,50
Kerman Diaz 248
Inazio Vidal 247,50
Peru Vidal 246,50
Beñat Vidal 239
Itxaso Paya 238
Peru de Pedro 235,50
Aritz Landeta 224,50
Maider Barañano 224
Naroa Torralba 212
Maialen Ruesgas 208,50
Daniel de Miguel 207,50
Iñigo Kortazar 196
Josu Landeta 190
Haritz Urrutikoetxea 190
Galder Bilbao "Txapi" 187,50
Xabi Sainz de la Maza 186,50
Peio Etxebarria 184
Irene Ezkurra 182,50
Xabier Albizu "Txuri" 179

 

Argazkiak eta bertsoaldiak ikusteko sakatu hemen.

Algortako kanporaketetako mikronika irakurtzeko sakatu hemen.