Bihotza gazteren historia

Argi dago zer ezkutatzen den “Bihotza gazte” hitz jokoaren atzean: adinean gora joan arren, bihotzez oraindik ere gazte dauden bertsolarien ordua. Baina helburua ez da hainbeste makina bat plaza zapaldutako bertsolari horiei plaza gehiago ematea, baizik eta gure eskolako eta eskualdeko gazteei etorri itzela duten beterano horiekin ikasteko eta gozatzeko aukera ematea. Ekitaldi hori aspaldikoa dugu, baina azken urteotan bertsosaioa gehi erromeria formula egonkortu da, eta bertsolarien izenak urtetik urtera aldatzen diren arren, azkenaldion erromeria Anjel Larrañaga bertsolari azkoitiarraren eta haren Kupela musika taldearen esku geratzen da. Bertso klasiko bikainak, animazioa eta giro aparta izaten dira hitzordu honen osagai nagusiak.