Argitaratze data: 2019/12/23

Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!

Ostiralean, abenduaren 27an, Erandion egongo dira Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal bertsolariak!  Giroa animatu eta Erandioko kaleak musikaz betetzeko, KULUNKAN taldea izango dute lagun.

Argitaratze data: 2019/12/17

Eguberri egunean bertso jaialdi aparta antolatu du Larrabetzuko Bertso Eskolak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariek Larrabetzun kantatuko dute gabonetako saio berezi honetan.

Argitaratze data: 2019/12/13
Azaroko edizioaren arrakastaren ostean, abenduko ekitaldirako deia egitera gatoz. Erdu, ba, bertsotankantari edo entzule soilAzebarriko txoko goxoak eszenatoki ideala eskaintzen digu. Halako talde dinamika naturalean hasi ziren ALBEren sortzaileak 80an... 

Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, aurten bertso eskolak ari dira, hilean-hilean, Aferak izeneko bertso dinamikan protagonismoa hartzen. Abenduko ekitaldian, urtea ixteko, ALBEri deitu diote. Han izango dira Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Maddalen Ruesgas ALBEkideak antolatzaileek jarritako gaiaren inguruan inprobisatzen. 

Aurten abenduaren 22an bertso loteria tokatuko zaigu, egun berorretan izango baita ALBEren bertso urteari azken brotxea ipiniko dion ALBE GALA

Egitarau mamitsua prestatu dugu, eta gogoratu oraingoan 12:00etan hasiko dela ekitaldia, eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko dela, koktel-otordua barruan dela. Deitu edo emaildu lehenbailehen, gonbidapena eskatzeko!