GURE GOIOREN OMENEZ

Orain urtebete Goio Etxebarria ALBElagun historikoa joan zitzaigun, gazterik joan ere. Orduan ez genuen izan haren agurra behar bezala atontzerik. Zapatu honetan, maiatzak 15, omenaldia egingo diogu Getxoko Malakate plazan 12:00etan hasita. Bertsoak ez dira faltako, eta ALBEko Joseba Santxok berari idatzitako Segi kantatzen abestia ere eskainiko diogu, besteak beste.