Argitaratze data: 2021/09/01

Irailean Getxoko kultur asteak hasiko dira, eta ALBEko bertsolariak jai batzordeekin batera antolatutako saioetan kantatuko dute

Iraileko lau igandeetan ekitaldi kulturalak antolatu ditu Gautxoriak elkarteak, Erandioko giro kulturala sustatzeko. EUREKA DOMEKA zikloaren barruan musika, marrazketa inprobisatua eta bertsoak egongo dira. Bertso saioa irailaren 19an izango da, 18:00etan, Malekoian. Uretatik lehorrera kantatuko dute Nerea ibarzabal eta Eli Pagola bertsolariek, Beñat Vidalen gidaritzapean

Argitaratze data: 2021/08/30

Romoko kultur astea hastear dago. Irailaren 2tik 5era bitartean, Erromoko Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu aurten ospatu ez diren jaietako ekitaldiak ordezkatzeko. Haien artean, irailaren 4an, bertso saioa egongo da eguerdiko 12:00etan. Oihana Iguaran, Julio Soto, Arrate Illaro eta Aitor Bizkarra arituko dira kantuan, Beñat Vidalen gidaritzapean. 

Argitaratze data: 2021/08/19

Urtero bezala, abuztuaren azken igandean bertso saioa antolatu du ALBEk Berbots eta Erandioko Jai Batzordearekin batera. Aurten, Sustrai Colina, June Diaz, Joanes Illaregi eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira kantuan abuztuaren 29an, Udaletxeko plazan.

Argitaratze data: 2021/08/05

Gorlizko hainbat balkoietatik kantatuko dute abuztuaren 13an Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek. Iazko saioaren formatu berari eutziz,  20:00etan Itsasbidetik abituko dira balkoitik bakoira herriari buelta emateko.

Argitaratze data: 2021/07/29