Argitaratze data: 2022/02/15

Aurtengo Abra Saria Algortako Azebarri elkartean egin zen otsailaren 11n. 19:00etan pikoteo gozo batekin hasi eta ondoren saioari hasiera eman genion. Bertsozaleen gozamenerako, 6 bertsolari gazteek saio txukuna egin zuten Naroa Torralbaren gidaritzapean, eta buruz burukoa Unai Andarekin jokatu zuen Julenek

Aurten lehenengoz egingo dugun ekitaldia da ALBETI BAT EGUNA. Larunbatean, otsailaren 19an, Azebarrin bazkalduko dugu gure kideek prestatutako otordu gozo-gozo eta ondoren, ALBEko bertsolarien arteko bertso jolasak eta ariketa bereziak egongo dira. Animatu eta eman izena!

Argitaratze data: 2022/02/04
Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira  Abra Sariaren 21. edizioan. Otsailaren 11n izango da, ostiralean, otordu bizkorgarri baten osteatxon. Ekitaldia Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan egingo da, 19:00etan hasita.
Argitaratze data: 2022/02/01

Otsaileko hil labur honetan, sariketa eta jaialdietan arituko dira ALBEko bertsolariak:

Argitaratze data: 2022/01/31

Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Baina lehenik eta bat, gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/01/25

Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz indartsu jarraitzen du! Ostegunean, 20:00etan, Azebarrin bilduko gara 2022ko lehen Ase Bertsoz ekimena ospatzeko. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, urte berrirako proiektuez kantatzera!