Uribe Kosta eta Lea-Artibai lehiatuko dira BBK Sariketaren finalean

Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

Hauexek dira finalean lehiatuko diren bertsolari gazteak. 

Uribe Kosta taldean:

  • 18 urtera artekoak: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago
  • 19 urtetik 26 urtera artekoak: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza

Lea-Artibai taldean:

  • 18 urtera artekoak: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga
  • 19 urtetik 26 urtera artekoak: Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti

Gonbidapenak lortzeko, bete ondorengo galdetegia.