Mikel Arrate

  • Udako hilabeterik beroenari hasiera eman diogu. ALBEko bertsolariak herrietako jaietako bertso jaialdi eta bertso jiretan izango ditugu kantuan:

  • Eskolatik Plazara  bertsolaritza ikasleak bertso mundura hurbiltzeko helburua duen saioa da. Aurten, COVID egoera dela eta, ohiko formatua aldatu dugu eta bertsolariak eskoletara eramango ditugu. Maiatzaren 24tik 27ra bitartean, June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza ALBEko bertsolari gazteek saio bana eskeiniko dizkiete Getxoko ikastetxeetako bertsolaritza ikasleei.

  • Udaberria gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek! Saio musikatuak, bertso bazkariak, Ez da kasualitatea... Hauexek dira apirileko hilean egingo dituzten saioak.

  • BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

  • Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

  • Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an,  Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.

  • Eguna: Maiatzaren 24a, 25a, 26a eta 27a

    Ikastetxeak: San Nikolas, Gobela, Zubileta, Andra Mari, Geroa eta Zabala

    ALBEko bertsolari gazteak: June Diaz, Peio Lago, Jare Torralba, Oier Errementeria, Izaro Gaskon, Maialen Lago, Mikel Arrate eta Peru Irastorza

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • Eguna: apirilaren 24a

    Ordua: 12:00etan

    Tokia: Kurtzio Kultur Etxea, Sopela

    Bertsolariak: Unai Mendiburu, Paule Loizaga eta Mikel Arrate

    Gai-jartzailea:Maider Barañano

    Ander Deuna eta Betiko ikastolen LH4, LH5 eta LH6ko haurrentzako Ibilaldiko ekitaldia.

  • 2021a bertso urte gogoangarria izan da gurean. Eskolak bertso agenda potentea burutu du, eskualde osoko plazak bertsozale gogotsuz betez. Bestetik, eskolak arazo barik eman dira maila guztietan, eta gazteek BBKko txapela ere ekarri dute. Eta Jonek ginga ipini dio tartari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukoan sartuta, eta final itzela jokatuta. ZORIONAK DENOI ETA BERTSO URTE BERRI ON!!!

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • Abendura heldu gara. ALBEko bertsolariekbertso urteari amaiera emango diote txapelketa, jaialdi eta bertso saio berezi hauekin!

  • Azaroan, txapelketa, bertso afari, jaialdi eta bertso saio berezietan ibiliko dira ALBEko bertsolariak!

  • Eguna: abuztuaren 14a

    Ordua: 18:00

    Tokia:Algortako Portu Zaharra

    Bertsolariak:Mikel Arrate, Naroa Torralba eta Asier Alcedo

  • Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalagaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!