Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

  • XXVIII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala abenduaren 2an jokatuko da Bilbon, BBK Salan, 18:00etan. Parte hartuko duten taldeak Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai izango dira. Aforoa mugatua izango denez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. 

  • BBK Sariketako lehen finalaurrekoa Abadiñon jokatu zen atzo, azaroaren 15ean. Errota Kultur Etxean Uribe Kostako eta Uribe Butroeko taldeak lehiatu dira Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleen aurrean. Uribe Kostako taldeak bildu ditu puntu gehien eta azaroaren 29an BBK Salan izango den finalera sailkatu da. Zorionak!

  • Eguna: Martxoaren 26a, osteguna

    Ordua: 18:00

    Tokia: Bilbo. BBK Sala

     

  • Eguna: Martxoaren 11, asteazkena

    Ordua: 10:30

    Tokia: Xemein Kultur Aretoa, Markina.

    Bertsolariak: Uribe kosta - Lea Artibai

    Uribe Kostako bertsolariak:

    Gaztetxuak:

    - Izaro Gascon
    - Peio Lago
    - Jare Torralba

    Gazteak:

    - Peru Irastorza
    - Mikel Arrate
    - Oihan Diaz

     

  • Bizkaia osoko bertsolari gazteak prest daude Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari hasiera emateko. Martxoaren 3tik 26ra arte irango du sariketa eta, aurrekoetan bezala, lau kanporaketa, bi finalerdi eta finaleko saioak jokatuko dira. ALBEko bertsolari gazteek urtero lez hartuko dute parte eta lehenengo saioa Markinan izango dute martxoaren 11n. Zorte on!

  • 2021a bertso urte gogoangarria izan da gurean. Eskolak bertso agenda potentea burutu du, eskualde osoko plazak bertsozale gogotsuz betez. Bestetik, eskolak arazo barik eman dira maila guztietan, eta gazteek BBKko txapela ere ekarri dute. Eta Jonek ginga ipini dio tartari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako buruz burukoan sartuta, eta final itzela jokatuta. ZORIONAK DENOI ETA BERTSO URTE BERRI ON!!!

  • Urrian zehar jokatu dira XXIX. BBK Sariketako kanporaketak. Uribe Kostako taldea ALBEko bertsolariek osatzen dute: 18 urtera artekoan June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago; 25 urtera artekoan Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza. Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatuko da Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. 

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finala azaroaren 29an, astelehenean, jokatuko da Bilboko BBK SalanURIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeak lehiatuko dira bertan, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik hartu beharko da Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalagaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!