Udaberrian izan ohi den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea udazkenean egingo da aurten. Irailaren 16tik 24ra bitartean 10 kanporaketa saio egingo dira Bizkaia osotik. Aurtengo txapelketan 60 bertsolarik eman dute izena; horien artean, ALBEko zazpi kide daude.
