Olentzerori ongietorria bertsoz egingo diogu Erromon!

Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak: txapelketak, gutun bilketak, ikuskizunak... ALBErekin elkarlanean, bertso saioa ere antolatu dute! Abenduaren 24an, streaming bidez emitituko da Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal ALBEko bertsolarien saioa. Ez ezazu galdu!

 

Saioa 18:30ean hasiko da eta Erromoko Olentzeroren Facebook, Youtube eta Twitch kanaletan ikusi ahalko da.

Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal bertsolarien saioaz gain, gazteentzako bertso txapelketaren irabazleek haien bertsoak irakurtzeko aukera izango dute. Txapelketari buruzko informazio gehiago hemen.