


Larunbatean, urtarrilaren 18an, Bertso Egunaren 51. edizioa egingo da Aramaion.
Ibilbide gidatuak eta bertso bazkariak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Aramaioko Udala eta Aramaioko bertso eskolak, beste hainbat elkarteren laguntzaz.

Urtea ondo hasteko saio batzuk eskainiko dizkigute ALBEko bertsolariek: lehiaketak, afariak, saio bereziak... Denetarik daukagu urtarril honetan!

Urtero bezala, ALBEko gaztetxoak Elgoibarko Aubixa baserrira joan ziren urtarrilaren 2tik 4ra. Eta egun horietan ez ziren aspertu, ez. Zertan ibili ziren ikusi nahi?

Urte berria, asmo berriak... baina Ase Bertsoz ekimenak indartsu dirau! Gabonetako gehiegikerien eta tripakaden ostean, urtarrila patxadaz hartzea baino hoberik al dago? Otordu goxo eta arinaz gain, kantatu, entzun eta bertsotan aritzeko giro lagunkoi eta informala daukagu Ase Bertsozen. Bertsolari eta bertsozaleentzat ezin hobea!

Heldu dira gabonak! Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi eta kalejira antolatuko dituzte Uribe Kostako herriek. ALBEko bertsolari gazteak eta ikasleak ere handik ibiliko dira, eguberria baino lehen bertso batzuk botatzeko!