Argitaratze data: 2019/02/18

Urtarrilaren 29an abiatu ziren Bilboko bertso errondaren kanporaketak, eta dagoeneko hiru ALBEkide sartu zaizkigu otsailaren 28an jokatuko den finalean: Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu. Eskolako Maddalen Ruesgas eta Maider Barañano ere oso fin aritu ziren. Honen 19an Aritz Landetaren txanda izango da. Ea finalera sartzea lortzen duen!

Argitaratze data: 2019/02/08

Bart -2019ko otsailaren 7an- zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapeldun handia. ALBEk antolatutako hainbat saiotan kantatuta dago Jon, baina batez ere bertsogintzaren transmisioan egindako lanarengatik gogoratuko dugu. Gurean ere, Algortako San NIkolas eta Sopelako Ander Deuna ikastoletan aritu zen bertsolaritza irakasle, eta ALBEko gazte asko ere bere eskoletatik pasatakoak dira.


Erregu bakarra egiten dizugu, Jon, ALBEren izenean: zoazen lekura zoazela, segi bertso-kantari!

Argitaratze data: 2019/02/01
2019ko katailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, ALBEkook AEKko Lauaxeta euskaltegikoekin batera irtengo gara eskualdeko antzinako koplak Getxoko baserrietan kantatzera.
Goizean Larrañazubin eta arrastian Andra Marin. Eguerdian Azebarrin bazkalduko dugu. Erduze geugaz Getxoko lurrak makila hotsean iratzartzera!!!
Argitaratze data: 2019/01/18

Azebarri elkartean izango da, otsailaren 22an. Bertso-afariaren prezioa 10€koa izango da eta izena emateko epea zabalik dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 704 385

Argitaratze data: 2018/12/28

Bizitza aroka, sasoika, urteka edo bertso-urteka neur daiteke. ALBEkook akabuko era hori maite dugu, urtean zeharreko bertso-ekitaldiek arrastoa uzten dutelako gugan. Bertsoek zirrara sortzen dute, eta bertsozale-sarea osatzen laguntzen.

Argitaratze data: 2018/12/17

Jone Uria, ALBEko kidea, 4. gelditu da, saio bikaina eginda. Denak oso parean ibili ondoren Onintza Enbeitak irabazi zuen txapela. ZORIONAK! Larunbatean jokatu zen BBTko finala eta Maite Berriozabalek gidatuta, oholtzan aritu ziren Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo "Abarkas".