Txerta diezaiogun amaiera duina urte gaixoari!

Urteurren birala gura genuen, eta norabide horretan joan da, kontrako zentzuan baina!!! Guztiarekin ere, ez da sortu birusik gure bertso urteari patxadazko amaiera ematen galeraziko digunik. Abenduaren 13an (domeka), Fadurako kiroldegiko aretoan eta 11:00etan hasita gure ohiko ALBE GALA egingo dugu. 
 
ALBE GALAren aurtengo egitarauan, ohiko mailari eutsiko diogu:
Hasteko bertso saio ederra eskainiko dugu: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Erika Lagoma eta Paule Loizaga, Beñat Vidalen gidaritzapean.
Jarraian 2020ko URREZKO AHOBIA emango diogu Juan Mari Areitio bertsolari handiari. Eskolako lau kide historiko ere omenduko ditugu: Josune Barrenetxea LarrondoAna San Andrés ArruabarrenaJon Aurre Azurmendi eta Julen Aresti Escudero, ALBEkide historikoa dugun Edorta Españak egindako oroigarri banarekin. Maddi Argotek agurra dantza eskainiko die, Asier Castillo eta Danel Zubeldiaren txistu doinura.
Eta hori guztia Cloverwind musika taldearen doinuekin lagunduta.
 
Ez dago gehiago eskatzerik dena beharrean ibili garen urte honetan. Alde horretatik, gure eskerrik eta beroenak urteko bertso agenda aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi!!!
 
Ekitaldira etortzeko, ulertzekoa denez, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Bizkor ibili, badaezpada. Deitu 605704385 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. 
Zain gauzkazu!!!