Argitaratze data: 2021/08/19

Urtero bezala, abuztuaren azken igandean bertso saioa antolatu du ALBEk Berbots eta Erandioko Jai Batzordearekin batera. Aurten, Sustrai Colina, June Diaz, Joanes Illaregi eta Amaia Agirre bertsolariak arituko dira kantuan abuztuaren 29an, Udaletxeko plazan.

Argitaratze data: 2021/08/05

Gorlizko hainbat balkoietatik kantatuko dute abuztuaren 13an Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek. Iazko saioaren formatu berari eutziz,  20:00etan Itsasbidetik abituko dira balkoitik bakoira herriari buelta emateko.

Argitaratze data: 2021/07/29
Argitaratze data: 2021/07/16

Aurten Algortako saninazioetako kultur ekitaldiak udagoienera eroango direnez, ALBEk, bien bitarte honetan, bertso dosi bi txertatuko dizkigu Algortako Tellagorri plazan: uztailaren 24an Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar eta Kerman Diaz bertsolariek kantatuko dute, eta 25ean Andoni Egaña, Erika Lagoma, Nerea Elustondo eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan. Eman izena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2021/07/09

Udaz gozatzen dugun bitartean, ALBEko bertsolariek uztaileko bertso eskaintzarik freskoena eskainiko digute! 

Argitaratze data: 2021/07/07

2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal