Argitaratze data: 2021/06/24

Asteartean, ekainaren 29an, bertso saioa egongo da Sopelako udaletxe ondoko berdegunean. Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza bertsolariak kantuan arituko dira Naroa Torralbaren gidaritzapean. Saioa ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapena lortzea.

Argitaratze data: 2021/06/16

Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!

Argitaratze data: 2021/06/14
Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
 
Argitaratze data: 2021/06/11
Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
Argitaratze data: 2021/06/03

Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean. 

Datorren ekainaren 19an, larunbatean, aurtengo ALBE EGUNA ospatuko du ALBEk. Aurtengo ospakizuna  Areeta, Lamiako eta Leioa artekoa izango da. Itsasontziz itsasadarretik buelta bat eman, Leioaraino ibilaldi girotua egin eta Mendibile jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute ALBEkideek, besteak beste, 20 eurotan. Apuntatzeko epea ekainaren 6ra arte izango da. Ez galdu aukera!