Argitaratze data: 2022/08/05

Gorlizko Balkorik Balkoi ibiltariaren 3. edizioa abuztuaren 12an egingo da, ostiralean. Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariak izango ditugu gurean, eta Gorlizko balkoietatik zehar bertsotan arituko dira trikitilarien laguntzaz. Elizako plazatik hasita, 20:00etan.

Argitaratze data: 2022/08/04

Abuztuaren 10tik 14ra iraungo dute Portu Zaharreko jaiak. Abuztuaren 12an, 19:30ean, kantuan izango ditugu Jone Uria eta Joanes Illarregi. Marmitako eta Pijama egunean, abuztuaren 14an,  Naroa Torralba, Mikel Arrate eta Asier Alcedo bertsolariek 18:00etan bertso saioa hasi eta, ondoren, marmitako lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Argitaratze data: 2022/08/03

Erromoko jaietako betiko bertso saioa Ganeta plazan egingo da aurten, abuztuaren 6an, larunbatean. 17:00etan hasita, kantuan izango ditugu Andoni Egaña, Naroa Torralba, Eneko Lazkoz eta Onintza Enbeita bertsolariak. Gai-jartzailea Oier Iturralde "Atano" izango da. 

Argitaratze data: 2022/08/02
Argitaratze data: 2022/07/30

Erromoko jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 7ra iraungo dute aurten. Ostegunean, abuztuaren 4an, Erromoko tabernetatik kantuan izango ditugu Unai Mendiburu eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. 21:00etan, txosnagunetik hasita. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/07/26
Mañu, ostendu zara / hodeien atzean, / gugan bazaude ere / betiko antzean: / bertsotan, umorean, / kantuan, hitzean... / utzi gaituzun arren / hutsune latzean, / gugaz egongo zara / plaza bakoitzean! 
ALBEko lagunak